• " alt="">

    Itsas Festibala

    Pasaia

    2018

    Maiatzak 17-21

    Izen ematea

Munduko itsas kulturak Pasaian

Lehen aldiz, Pasaiako Itsas Festibala egingo da. Maiatzaren 17tik 21era bitarteko ekitaldia izango da, eta ondoz ondoko 5 egunetan Gipuzkoako herri horretako uretan elkartuko dira kontinente osoko ontzi tradizionalak.

Nazioarteko itsas topaketa handi bat izango da, eta alderdi kosmopolita nagusi izango den giroa eskainiko die bisitariei, kulturaren, gastronomiaren eta musikaren arloko jarduerez betetakoa.

Urgunea izango da ontzi tradizional guztiek erabiliko duten agertokia nabigatzeko, eta lehorreko guneak, aldiz, herriko lau barrutiak bilduko dituenak, village gisa pentsatutako espazio batzuk erakutsiko dizkigu, bertan gastronomiarekin, artisautzarekin eta musikarekin lotutako jarduera ugari egiteko, eta bi gune horien artean banatuko dira jarduera guztiak.

Nabarmentzekoa da Hermione ontziak egingo duen bisita, Lafayette markesak Amerikaren independentzia gerran laguntzeko erabili zuen fragataren erreplika.

Pasaia, portu onera

Ongietorria egiten dizut webgune honetara Pasaiako Udalaren izenean.

Laster iritsiko zaigu maiatza eta harekin batera Itsas Festibal hau, ekitaldi kultural eta turistiko handia izateko bokazioarekin sortutakoa.

Kontinente osoko kultura-agendak uztartuko dituen agertokia izango da Pasaia egun horietan, eta itsas ondarea, Pasaia udalerri gisa garatzeko hain elementu garrantzitsua, izango da protagonista nagusia.

Irakurri gehiago

Izaskun Gómez Cermeño
Pasaiako Udaleko Alkatea