Informazio orokorra

TERNUARI BEGIRA EGON DEN BALEA-PORTUA

Pasaiako Portuaren inguruan sortutako eta garatutako udalerria da Pasaia, eta ontzi ugariri eskaini die babesa historian zehar, bere orografia bereziaren ondorioz. Europako balea-portu nagusia izan zen, eta bertatik irten ziren zenbait mendez Ternuarako euskal espedizio handiak. Kantauri itsasotik babestutako badia batean dago, Donostiako erdialdetik 4 kilometrora soilik, eta Hendaiatik 15 kilometrora.

Izen bereko badiaren inguruko 4 barrutitan banatuta dago gaur egun.

TRINTXERPE

Edo jendeak Dolarraren Hiria gisa ere ezagutua, 60-70eko hamarkadan arrantza-industriak izandako boomaren ondorioz, orduan hasi baitzen garatzen barrutia. Gaur egun biztanle gehien dituen barrutia da, eta Pasaiaren alderdi komertzialena.



PASAI ANTXO

XIX. mendearen amaiera-aldera sortutako barrutia, padura bat lehortu ondoren. 1890ean sortua izan zen, eta zenbait azpiegituren sorrerarekin batera hazi zen, hala nola Norteko trenbidea, Madril-Paris errepidea, Topoa edo portuko merkataritza-kaiak.



PASAI SAN PEDRO

Udalerriko zati arrantzaleena da, bertan dago lonja, gaur egun berregiten ari direna, eta oraindik bertako kaietan ikus daitezke alturako eta baxurako zenbait arrantza-ontzi. Donibanekoaren antzeko herrigunea du.



PASAI DONIBANE

Lau barrutien artean zaharrena da. Eta Pasai San Pedrorekin batera, barruti turistikoena. Kaleetan barrena baliabide historiko eta kultural ugari aurkituko ditugu, eta zenbait azpiegitura turistiko.